Pribatutasun-Politika

Webgune honen bidez ez da erabiltzaileen datu pertsonalik jasotzen, ezta hirugarrenei lagatzen ere.

Erabiltzaileak, bere datuak webgunean gaitutako aurrekontua eskatzeko formularioan sartzean edo mezu elektronikoak bidaltzean, baimena ematen du bere datu pertsonalak libreki, modu informatuan, espezifikoan eta zalantzarik gabe tratatzeko, aurreikusitako helbururako.

Datu Pertsonalak Babesteari eta eskubide digitalak bermatzeari buruzko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoaren eskakizunak betez tratatzen dira bildutako datu pertsonalak. Lege horrek Espainiako ordenamendu juridikora egokitzen du Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2016ko apirilaren 27ko 2016/679 (EB) Erregelamendua, pertsona fisikoak babesteari buruzkoa, datu pertsonalen tratamenduari eta datu horien zirkulazio askeari dagokienez.

Ildo horretan, helburu zehatzetarako behar-beharrezkoak diren datu pertsonalak biltzen direla bermatzen da, eta modu zilegian, leialean, gardenean eta aurreikusitako helbururako soilik tratatzen direla. Era berean, tratamenduaren arriskuari egokitutako segurtasun-, konfidentzialtasun- eta osotasun-maila bermatzeko egokiak diren neurri teknikoak eta antolakuntzakoak aplikatzen dira.

Tratamenduaren arduraduna

Webgune honetan edo mezu elektronikoen bidez erabiltzailearengandik zuzenean jaso daitezkeen datu pertsonalak isilpean tratatuko dira, eta Zerbitzuen Kudeaketa izeneko tratamendu-jarduerari erantsiko zaizkio. Zein da jardueraren titularra?

LAUTALAN, S.L.

IFK: B20842282

Astigarraga bidea, 2 (Mamut bulegoen eraikina) - 4. ezkerreko solairua - 17. bulegoa, 20180 Oiartzun (Gipuzkoa)

Telefonoa: 943260837

Lautalan@lautalan.com


HELBURUA

Webgunean gaitutako aurrekontua eskatzeko formularioaren bidez edo mezu elektronikoen bidez jasotako datu pertsonalen helburua da eskainitako produktuen eta zerbitzuen eskaintza eta kontratazioa kudeatzea, bai eta kontsultei eta informazio-eskaerei erantzutea ere.


LEGERIA

Interesdunaren datuen tratamendurako lege-oinarria interesdunaren adostasuna da, eskainitako produktuen eta zerbitzuen eskaintza eta kontratazioa kudeatu ahal izateko.

Erabiltzaileak nahitaez eman behar ditu eskatutako datuak webgunean gaitutako aurrekontua eskatzeko inprimakian, eta hori ez egiteak berekin ekar dezake merkataritza-eskaintza bat eta/edo zerbitzuak emateko kontratu bat ez formalizatzea, bai eta kontsultei eta informazio-eskaerei ez erantzutea ere.


DATUAK GORDETZEA

Emandako datu pertsonalak behar den denboran gordeko dira, bilketaren helburua betetzeko eta helburuak ekar ditzakeen erantzukizunak zehazteko, artxiboei eta dokumentazioari buruzko araudian ezarritako epealdiez gain.


DATUEN KOMUNIKAZIOA

Ez zaie datu pertsonalik lagako hirugarrenei, legeak hala agintzen duenean izan ezik.


INTERESDUNEN ESKUBIDEAK

Edonork du eskubidea LAUTALAN, S.L.n beraiei buruzko datu pertsonalak tratatzen ari garen ala ez baieztatzeko.

Interesdunek eskubidea dute beren datu pertsonaletarako sarbidea eskatzeko, bai eta datu okerrak zuzentzeko eskatzeko ere, edo, hala badagokio, ezabatzeko eskatzeko, baldin eta, besteak beste, datuak jada ez badira beharrezkoak bildu ziren helburuetarako.

Egoera jakin batzuetan, interesdunek beren datuen tratamendua mugatzea eskatu ahal izango dute; kasu horretan, erreklamazioak egiteko edo defendatzeko baino ez ditugu gordeko.

Interesdunek eskubidea dute beren datuen eramangarritasuna eskatzeko.

Egoera jakin batzuetan, eta beren egoera partikularrarekin zerikusia duten arrazoiengatik, interesdunek beren datuak tratatzearen aurka egin ahal izango dute. LAUTALAN, S.L.k datuak tratatzeari utziko dio, premiazko arrazoi legitimoak edo erreklamazio posibleak baliatzea edo defendatzea izan ezik.


ESKUBIDEAK NOLA ETA NON ERABILI

Ukituak bere eskubideak eskatzeko, jarraian aipatzen diren bideetako edozein erabili ahal izango da, NANaren fotokopia bat erantsita, nortasuna egiaztatzeko.

Posta arrunta: Astigarragako Bidea, 2 (Mamut bulegoen eraikina)

4. solairua (17. bulegoa)

20180 Oiartzun (Gipuzkoa)

Posta elektronikoa: lautalan@lautalan.com

Interesdun orok eskubidea du erreklamazioa aurkezteko Datuak Babesteko Euskal Bulegoan (Datuak Babesteko Euskal Bulegoa edo Datuak Babesteko Espainiako Bulegoa), baldin eta uste badu ez zaiola behar bezala erantzun bere eskubideak baliatzeari.